1
Cadre européen commun de référence pour les Langues (CECRL) Niveau A2
EÜSKARAREN EBALÜAZIOA
Evaluation des acquis en langue basque
HIRUGERREN ZIKLOAN
Cycle 3
2017 – 2018 ikasturtea
Ikaslearen bildüma
Izena: .………………………………………………………………..
Eskola: .………………………………………………………………
2
LEHEN EGÜNA: ………………………………………………………………………….
1. Irudi honi doakion testua haüta eta zenbaki egokia üngüra ezazü.
Nota: …./ 5
1 2 3
Ama eskolako haurrak jelkaldi
baten egitera abian dira.
Bakoitxa bere ttottogian jarririk,
lasaiki elestan ari dira. Kanpoan
ebia ari da, zelüa beltz da.
Anak bere panpina hartü dü,
Txakürtxo deitzen da, xuri da.
Peiori erakusten deio.
Mattin eta Xalbat irakurten ari
dira.
Erakaslea igaraiten da ikusteko
denak ontsa jarririk direnez.
Xexiliri gerrikoa estekatzen deio.
Ama eskolako haurrak autobüsez
jelkaldi batetarik ützültzen dira.
Oso akitürik dira, hanitx ebili
beitira. Ttottogietan lokartzen dira
gibelekoak.
Kanpoan ebia izan da egün
orotan eta orai, busti bustirik dira.
Xexili nigarrez ari da, bere
hoinetako berriak zikintü beitütü.
Lagünak erraiten deio ez dela
grabe, bere aitetamekin xahatzen
ahalko dütüala.
Zer egün lüzea !
Ama eskolako haurrak autobüsez
jelkaldi baten egitera abian dira.
Lasaiki elestan ari dira :
-Badakizü, atzo arrestiritan, ene
aitarekin txontxongiloak ikusi
ditizügü. Zer ikuskizün ederra !
erraiten deio Nahiak Xexiliri.
- Nik itsas bazterrean ebilaldi bat
egin dit aitañi eta amañirekin.
Ühain handiak bazütüzün !
- Peio, ene panpina maite düka ?
galtatzen deio Anak bere
lagünari.
- Nola dü izena ?
- Untxitxo.
Aitor aldiz, oihüz hasten da :
-Aski ! Ütz nezak bakean eta
ttotto hadi ! Hügüngarri hiz !
3
2. Marrazki bakoitxean letra egokia idatzi behar düzü esaldien eta marrazkien
parekatzeko. KASÜ: Marrazki beno esaldi haboro bada!
Nota: …./ 5 A. Felix pintratzen hasiko da.
B. Felix marrazten hasiko da.
C. Anek arrainak atzaman dütü egün.
D. Anek libürü bat atzaman dü egün.
E. Lorentxa eta Egoitz irakurten ari dira.
F. Egoitz eta Lorentxa jaten ari dira.
G. Antton zalditik erori da.
H. Antton zalditik eroriko da.
I. Egoitz lagünaren ondoan irakurten ari da.
J. Egoitz lagünaren gibelean irakurten ari da.
Arrapostü züzenak : …………………………………………………………………..
Egoitz
Ane
Lorentxa
Felix
Antton
4
3. Galto bakoitxarentako, zenbaki egokia idatzi behar düzü galtoa eta arrapostüaren
parekatzeko. KASÜ: galto beno arrapostü haboro bada!
Nota: …./ 5 A. Nontik heltü da Xan?
B. Norentako da opari hau?
C. Noiz ürrentzen düzü lana?
D. Non da zure anaia?
E. Zer erosi düzü atzo ?
1. Itsasotik
2. Mikelena
3. Arrestiriko 5etan
4. Oihanealat
5. Kirola
6. Atzo
7. Pettan
8. Elisarentako
9. Txostakagailüa
10. Donibane Garazin
11. Patxik
A
B
C
D
E
5
4. Testu püzzlea: istorioaren kontatzeko, zatiak ordena itzazü zenbakiak ezartez.
Nota: …./ 5
Tartaro 1 Behin, bi anaia, Pettan eta Xarles, bidaia lüze batetarik etxerat arrajitean, oihanean galdü ziren.
Gaüa nonbait igaran behar eta, hanko karbe batetan sartü ziren.
Berantago, Tartaro ützüli zen bere ardiekin eta, karbean sartürik, sargia harri handi batez
zerratü züan. Bi anaiak han zirela ohartü zelarik, Tartarok hola erran zeion Pettan, anaia
zaharrenari :
Ordüan Tartaro, gaztearen txerkatzen hasi zen ütsüka, bena alde batetik bestera, ihes egiten
züan potikoak. Atzaman ez beitzüan, sargiako harria igitü eta ardiak oro, bederazka, bere
zankartetik igaranarazi zütüan. Potikoa ere hantik elki zen, ardi larrü batetan gorderik. Kanpoan,
lasterka eskapatü zen.
Tartarok entelegatü züalarik Xarlesek ihes egin züala, eraztünaz ohartü zen eta deika hasi zen :
Aühari horren ondotik, loak hartü beno lehen, Tartarok eraztün oihükari bat hartü züan eta
Xarlesi sartü zeion erhi batetan. Erhaztün horri galtatzen zeiolarik:
- « Non zira? »
Beti ber arrapostüa emaiten züan erhaztünak :
- « Heben niz! Heben niz!
- Hola, non hizan jakinen diat beti » erran züan Tartarok eta loak hartü züan.
- « Non zira ?
- Heben niz ! Heben niz ! » arrapostü eman zeion erhaztünak. Botz hari jarraikitzez, Tartaro
potikoaren gibeletik abiatü zen.
Bena gazteak han üngürüko pützü batetara urtuki züan erhaztüna.
Tartarok berriz ere oihü egin züen:
- « Non zira ?
Eta erhaztünak pützü barnetik:
- Heben niz! Heben niz! »
Eta Tartaro pützüala erori eta han ito zen. Geroztik, hanko jenteak bakean bizi dira.
Tartaro lo zen artean, Xarlesek ez zakian zer egin, jelkitzeko harri handia ezin beitzüan igitü.
Azkenean ideia bat üken züan. Gerrena hartü, sütan berotü eta Tartarori sartü zeion bere begi
bakoitxean. Erraldoiak, oihü ikaragarri bat eginez, gerrena elki züan.
- « Ütsütü naük, potiko madarikatüa ! Hi ere janen haüt! »
- « Hi, gaurko. »
Eta Xarlesi :
- « Hi aldiz, biharko. »
Eta hori erraiten züan artean, Pettan hartü, gerren bat aldez alde sartü eta sütan jarri züan. Oso
osorik anaia zaharrena jan züan.
Arramoldatürik izan den ipui herrikoia
6
BIGERREN EGÜNA: ……………………………………………………………………….
5. Haur batekin eginik den emankizüna entzün ondoan, züzen ala oker emazü:
Nota: …./ 10 Diabeta :
- Diabeta eritarzün bat da : …………..
- Haurrek ez düe ükeiten ahal diabetarik : ………….
- Diabeta delarik, punpa bat baliatzen da, xixtak edo pikürak egin behar dira : ……….
- Erraiten dü hur hanitx edan behar dela sendatzeko : ………...
- Neskatila horrek ospitalealat joan behar dü egün oroz piküra baten egiteko : …………
- Diabetarekin gatz sobera bada odolean : …………..
- Diabetarekin, zonbait aldiz sükre sobera da odolean, besteetan ez aski : …………..
- Mintzatzen den neskatilak bere bete beharrak zerrendatzen dütü : ………..
- Kirola egiteko, punpa kentü behar da : …………….
- Diabetarekin, ezin da kirolik egin : …………..
6. Jente gehitü baten aurkezpena entzün ondoan, züzen ala oker emazü:
Nota: …./ 10
Pastorala
- Aipatzen düen pastorala Maulen emanik date : ……………..
- Pastoralaren pertsonaia nagusia De Bela zaldüna da : ……………..
- Pastoralaren idazlea Maite Davant da : …………….
- De Bela 2O.mentean bizi izan zen : ………………
- De Bela-k 2. mündüko gerla egin züan : …………….
- De Bela haütetsi izan zen Xiberoan : …………..
- Afitxa formatü normalean eta kolorez izan behar da : ……………….
- Afitxak bozkatürik izanen dira : ……………..
- Maite Davant-ek erraiten dü Mauleko eskolako haurrek düela bozkatüko : …………….
- Pastoralaren afitxa bozkatürik izan da, Herriko Etxean ikusten ahal da : …………..
7
7. “Kotilungorriak” testua entzün eta, galtoer arrapostüak eman itzazü kürütxe bat ezartez. Kasü, galto batek bi arrapostü züzen badü.
Nota: …./ 20
Zonbat egünez ospatzen dira ihauteak Üztaritzen?
Hiru Lau
Nola ürrentzen dira ihauteak Üztaritzen?
Etxe batetan dantza batekin San Pantzarren auziarekin
Zoin pertsonaia agertzen da Üztaritzeko ihauteetan?
Kotilungorriak Olentzero
Kaskarotak
Zonbat kotilungorri bada haboroenetan ? sei bi
Nola jauntsirik dira kotilungorriak?
Zaia (edo kota) gorri batekin, eta galtza xuriak pean Zaia (edo kota) xuri batekin, eta galtza gorriak pean
Urde büztan batekin
Kotilungorriek : zer düe bürü gainean? Eüskal boneta
Txapel lüze bat, piramida formakoa
Kotilungorriek : begitartea agerian düea? bai ez
Zer egin behar düe Kotilungorriek etxeetan igaraitean? Ipui erringarriak kontatü
Dantza ederrak eman Sosa bildü
Kotilungorriak, zoin aldetan dira ?
Ihauteetako pertsonaia “honetan“ (xahü eta ontsa beztitürik) Ihauteetako pertsonaia “txarretan“ (zikin eta nahasiak)
8. Diktaketa. Nota: …./ 10
8
HIRUGERREN EGÜNA: ……………………………………………………………………
9. Testu hau irakur ezazü (erakasleak ez dü irakurten) :
Egüberri goiz hontan, hiriko eraikin hontako haur güziek opariak zabaltzen dütüe.
Apartamentü batetan, Xan bizi da bere aitetamekin.
Xan, begiak zabal zabalik, bere paketeari so dago. Zale zale, paper estalki urdina, izar hoiliz
apaintüa, ürratzen dü eta … « indiano » mozorro bat deskubritzen, lüma koloretsüekin. Bikain !!! Bizi-
bizia, bere arkua esküetan hartü eta oihüz hasten da !
Beste apartamentü batetan, Mikel bizi da bere aitetamekin.
Mikelek, besoetan hartzen dü pakete pezüa. Denborarik galdü gabe, kentzen deio paper estalki
berdea, izar xuriz apaintüa, eta zer sorpresa : « süehaile » jauntsi bat, kaskoa eta dena. Aitetamen
kanberala doa PIN PON PIN PON oihükatüz, hodia esküan.
Orano beste apartamentü batetan, Antton aita eta amarekin bizi da. Bere paketearen gainera
jauzten da eta paper gorria, zilar koloreko izarrekin, ürratzen dü : « Zorro »-ren soineko bat dü, maska
eta dena. Aupa ! Lasterka aitetamen kanberala doa.
Igogailüan, erdi lo, hiru aitak eraisten dira paper güzien zikinontzietara urtukitzera. Eta berriz goiti
joaitean, semeak kanpoan txostakatzera igorten dütüe, amini bat haboro lo egiteko gogoarekin.
Kanpoan, hiru potikoak txostakan ari dira, ontsa maskatürik.
Neskatila bat huilantzen zaie :
- Ni Elaia niz. Nahi zideia enekin txostakatü ?
- Ez düzü txostakagailürik, ez eta jauntsirik, dio Xanek.
- Bego arren, banoa berriz ene espazio ontzira.
- Zure espazio ontzira ?
Estonatürik, potikoak jarraikitzen zaitzo, eta han atzamaiten düe delako espazio ontzi hura : kartoiez
eta paperez eginik, badütü antena, radar, makila eta dena. Ez dü deüsen mentsik…
- Zoin eijerra den zure espazio ontzia, zoin distiranta, dio Xanek. Bena, soizü… hau da ene paper
urdina, izar hoiliekin…
- Bena, dio Mikelek… hau ene paper berdea, izar xuriekin…
- Eta hau, harritzen da Antton… Errazü, Elaia, nontik heldü da zure espazio ontzi hau ?
- Oh, osooo hürrün den planeta batetarik… !
1993ko abentüko Xirrixtako testutik abiatürik
9
Testuan diren hitz horien ützülpena atzaman ezazü hiztegia erabiliz, testu üngürüa kontütan hartürik. Kasü : hitza ez da beti hiztegian den bezala agertzen.
Nota: …./ 5
Harbelean idatz : paper estalki : papier cadeau
eraikin : …………………….………………………………………................…………………….……………...
süehaile : ………………………………………………….………………………..………….………….….…..
hodi : .……………………………………………………………….…………….……………….……….…..…
mozorro : ………………………………………..… mozorrotürik : …...........…………….………………….....
distirant : …………………………...…...……………………….…………………………….…..…
10. Ariketa : Aitzineko testua berriz irakurriz, galto horier arrapostü eman ezazü :
Nota: …./ 10
1) Nola deitzen dira ipui hontako pertsonaia nagusiak ? (püntü bat)
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….………..
2) Zoin dira potiko bakoitxaren opariak ? (3 püntü)
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….……….
3) Zendako eraitsi ziren kanpora hiru aitak ? (2 püntü)
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….……….. 4) Zerez eginik zen Elaiaren espazio ontzia ? (2 püntü)
……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….………..
5) Zer izan zen potikoen iritzia Elaiaren espazio ontzia ikustean ? (2 püntü) ……………………………………………………………………………………………………………….………..
……………………………………………………………………………………………………………….………..
11. Testu honentako, bost titülü hauetarik, zoin haütatüko zünüke ? Üngüra ezazü.
Nota: …./ 5
Itsas ontzia Izar gorriak Elaiaren espazio ontzia
Anttonen arreba Xan süehailea
10
LAUGERREN EGÜNA: …………………………………………………………………….
12. Ipuiaren segida idatz: Ipui honen hatsarrea irakurri ondoan, segida asmatü eta idatzi behar düzü, ortografiari, xahütarzünari, etab. kasü emanez. Irudiak lagüntüko zütü. Zakar bat egizü lehenik. Irudiaren ondoan emanik diren hitzak erabil ditzakezü.
Nota: …./ 20
Goiz hontan, Elorri sabeleko minez iratzarri da...
Hitz baliagarri zonbait : bedezi, eri, eritarzün, hitzordü, erremedio/botika/ sendagailü, egürüki, ikertü/miatü, hanartean/bitartean, idazkari, egürükigela...
11
BOSTGERREN EGÜNA: …………………………………………………………………….
13. ariketa:
Nota: …./ 10
a) Peko eskemaren izenbürü züzena haüta ezazü eta kopia lauki egokian (2 püntü): ilar biribilaren ügaltzea – ilar biribilaren bizi zikloa – ilar biribilaren elikatzea b) Eskemari ontsa so egin ondoan, esaldi bakoitxa lauki egokian idatz ezazü (4 püntü): - Lantare heltüa lilitzen da. - Lili bakoitxa, früitü (leka) hazidüna bilakatzen da. - Hazi bakoitxetik lantare gazte bat sortzen da. - Lantare gaztea hazten da.
Tavernier, jardüerak CM2
c) Esaldiak oso itzazü (4 püntü): Lilia …………………….…… bilakatzen da.
Leka ……………………………düna da.
Hazi güziek lantare txipi bat badüe beren baitan : …………………………..….
Hozitzean, lantarettoa ………………………………. bilakatzen da.
12
14. ariketa : Alkarrizketa hitz egokiekin oso ezazü :
ogirik – ene – ederrago – küzüinarekin – ordüan – Haritzi – norentako – Pettanek – ederrena – hau –
solomoa
Nota: …./ 10
Pettanen aita aragi xerrak eta lükainkak erretzen ari da.
- « Noren azieta da hau ?
- ………………. azieta da » arrapostü emaiten dü ………………………..
- « Zer nahi düzü ogitartekoan ?
- …………………………………. nahi nüke. »
Bitartean, ttanttak ogi zatiak haurrer bederazkatzen dütü.
- « ……………………………….. da ogi zati handi hau ?
- Enetako ! » oihükatzen dü Anak.
- « Nik ez düt ………………………….nahi ! erraiten dü Patxik. »
Gorka, Haritz eta Maina ez dira gose, zanko baloian txostakan ari dira.
- «Heben, heben ! » oihükatzen dü Haritzek.
- ……………………….., Gorkak baloia ………………………….. igorten deio.
Maika, Mikela bere …………………………………………, eki-liliak biltzen ari da.
- « Soizü lili ………………., zoin ederra den !
- Eta hori …………………………… da orano, ez düzü uste ?
- Bai arrazoi düzü, denen artean ……………………………. da. »
13
15. ariketa : Irudiari so egin eta galtoer arrapostü eman ezazü, esaldi bat eginez:
Nota: …./ 10
Nor da kanapean lokartü ? ………………………………………………………………………………….…. ……………………………………………………………………………………………………………………...
Non so egiten ari dira emankizüna amañi eta ama ? (telebista) …………………………………………..
……………………………………………………………………………………………………………………….
Nontik heltü da Nahia bizikletaz ? (oihan) …………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………………………
Nork irakurten dü libürü bat ? …………………………………………………………….…………………… ………………………………………………………………………………………………………………………
Nori gustatzen zaio txokolata ? ………………………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………………………………………………….
Norat heltzen da Nahia bizikletaz ? (etxe) ……………………………………………………………………… ……………………………………………………………………………………………………………………….
Zure ustez, nork dü dado partida irabazi ? Uste düt ……………………………….…………………………. ………………………………………………………………………………………………………………………..
Zendako aitak ekitakoa zabaltü dü terrazan ? ………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………………………..
Top Related